XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Prozedura hori bera segituko da mendi bat herri onuratik salbuetsitzat jotzeko eta, hortaz, Katalogotik ateratzeko.

14. artikulua.- Lehentasun espedienteak

Herri onurako mendi jakin bat bestelako herri onura aitor diezaiokeen espediente batek afektatzen badu eta herri onura hori herri onurako mendia izatearekin bateraezina bada, lehentasuneko pieza banandua tramitatu beharko da, mendi horren lehentasunezko herri onura zein den erabakitzeko.

Hartara, lehentasunezkotzat jotzen diren herri onurako obra, erabilera edo afekzioetarako bakarrik desjabetu ahal izango dira Katalogoko mendiak.

Bestelako onurari lehentasuna aitortzea nahi duen administrazioaren organoak irekiko du espedientea, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Naturagune Departamentuko titularraren aurrean tramitatuko du.

Espedientea Baso Administrazioak tramitatuko du, kontraesanezkoa izango da eta behar diren txosten teknikoak edukiko ditu; mendiaren titularrei entzunak izateko tramitea emango zaie behar adinako epeaz, gutxienez hamabost egunez.

Iharduketa guztien eta aurkeztutako alegazioen berri Departamentuko titularrari emango zaio eta horrek zuzenean aitortu ahal izango du lehentasuna erizpenak aldekoak badira eta mendiaren jabeak kontra egin ez badiote.

Bestela, espedientea Diputatuen Kontseiluari aurkeztu beharko zaio, lehentasuna ebatzi dezan.

15. artikulua.- Bateragarritasun espedienteak

Herri onurako mendi jakin bat bestelako herri onura aitor diezaiokeen espediente batek afektatzen badu eta herri onura hori herri onurako mendia izatearekin bateragarria bada, bateragarritasunezko pieza banandua tramitatu beharko da, bi herri onura horiek egokitzeko.

Bestelako herri onura aitortzea nahi duen administrazioaren organoak irekiko du espedientea, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Naturagune Departamentuko titularraren aurrean tramitatuko du.

Espedientea Baso Administrazioak tramitatuko du eta behar diren txosten teknikoak edukiko ditu; mendiaren titularrei entzunak izateko tramitea emango zaie behar adinako epeaz, gutxienez hamabost egunez.

Iharduketa guztien eta aurkeztutako alegazioen berri Departamentuko titularrari emango zaio eta horrek zuzenean aitortu ahal izango du bateragarritasuna.

Bestela, espedientea lehentasunezko espediente bihurtuko da eta Diputatuen Kontseiluari aurkeztu beharko zaio, lehentasuna ebatzi dezan.

II. ATALBURUA

ADMINISTRAZIOAREN EGINKIZUNAK

16. artikulua.- Basoen herri eginkizuna

Mendiek, besteak beste izadiaren ondarea, giroa, ur-hezetasunak, airearen garbitasuna, lurzoruaren egonkortasuna eta emankortasuna, paisaia, nekazal egitura eta azpiegiturak artatzeko eta herritarren aisia ahalbidetzeko herri eginkizuna dute.

Baso Administrazioari dagokio mendien erabilera eta ustiaketa antolatzea, sustatzea eta kontrolatzea lehengai berrigarrien sorburutzat hartuta, garapen eramangarriaren irizpideetan oinarrituta eta basoen herri eginkizuna errespetatuta.